XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bizkaia`n ez genduan besterik asko ikusten; bañan Brunete inguran ere, gerra zeñen paltsoa, dan, lenaz gañera ikasten jarraitu genduan.

Gerrak lagunik ez duala esan nai det; dan-danak alkarrekin etsai biurtzen dirala.

Arritzekoa zan ongi-etorri ura guri egitea; bañan, badaezpada ere, lengo gure lagun ustekoak ametrallatzen asi zitzaizkigun, eta ildako batzuk eta zauritu geiago egin zizkiguten.

Orrela asiera eman genduan batallón de trabajalores`etan.

Ori ere ikusi egin bear.

Illunarekin batera, len esandako Brunete erri ortara eraman gaituzte.

Emen, egun aietan, izugarrizko borroka-aldia bukatua zan.

Nun-nai bazegoan ildakoa, eta ura usai eta kiratsa botatzen zuten!.

Ala, beintzat, gaua lur-zuloak egiten igaro degu, eta egunsentian frente ingurutik atzeratu giñan.

Sakon batera sartu gaituzte, eta, egonaldi bat egin eta gero, lata bana eman digute, bi sardin izaten dituan oietakoa, bañan, ozpiñetakoak.

Baita ere txorizo-mutur bana eta bollo bana, zuria bai bañan bai gogorra ere.

Auek danak egun guzirako; eta ez ardorik eta ez urik.

Au izango bagenduan, ia itoan geundela ekartzen zuten, eta orduan ongi neurtua.

Eta an ura edatea ere pekatua.

Neri, beintzat, nere ortz-agin ederrak laister ondatzen asi zitzaizkidan ango putzuetako urarekin.

Ozkia ematen duten urak badira batzuk.

Bañan alako egarriarekin edozein gauza edaten da.